XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) gurasoekin, familian pasako dute udaberri eta uda gehiena.
Garai horretan gurasoen babesa izango dute.
Borrokazale amorratua ere bada eta arren arteko liskarrak maiz gertatzen dira.
Borrokak apirila eta maiatzean izaten dira ugariagoak.
Lehenengo, bakoitzak bere lurraldea aukeratzeko orduan eta, ondoren, emea erakartzeko sasoian.
Udaberri osoan zehar, beraz, arren arteko iskanbila eta liskarrak gauza arrunta izaten dira.
Borrokazalea izateaz gainera,
Gehienetan, harri baten gainera igota ikusiko dugu, tente-tente, ingurunea aztertuz.
Oso ikusmen zorrotza du eta bere talaia horretatik urrunera ikus dezake.
Hor ibiltzen da, haitz batetik bestera, bazkaria noiz agertuko zain.
Benetan ehiztari ona da eta beti teknika bera erabiltzen du.
Bazkalordua heltzerakoan,
Bat batean, txoritxoaren buru eta bere begi beltz biek eskumara begiratu dute, txiribitaz beteta dagoen belardiaren zati batera.
Guk ez dugu ezer nabaritu, baina bere begi azkarrek bai.
Salto txiki bat egin, hegalak luzatu eta, sabelarekin lurra laztanduz, guk oraindik ikusi ez dugun zomorro edo mamarruren baten bila abiatu da.
Ez dira segundu pare bat baino gehiago izan, baina dena bukatu da.
Eskopeta sofistikatuena bezain hilgarria den moko beltzaren muturrean kakalardo koloretsu eta goxo bat ageri da.
Edo erlamando bat, edo txitxiburduntzi bat, edo marraskilo bat... Ia mugitzen den guztia hel daiteke
Ehizarako duen trebezia bikaina izanik ere, hegaldirako duena ere ez da gutxiagorako.
Ez bakarrik hegalari azkar eta zolia delako, bere migrazioetan milaka eta milaka kilometro egiteko gai delako baizik.
Negua buztanzuri arruntek Afrika tropikalean pasatzen dute.
Udaberrian, berriz, kumatzeko iparrerantz jotzen dute.
Gehienak Europa erdira datoz, baina talde batzuk Groenlandiaraino joaten dira!
Horretarako, urtean birritan zeharkatu behar dute Atlantikoa.
5.000 kilometrotik gora 25 gramoko txori batentzat; proportzioan 60 kiloko gizon edo emakume batentzat 12.000.000 kilometroko distantzia litzatekeena.
Lurretik ilargirako hamabost joan-etorri!!
Arra oso erraz ezagutu dezakegu, beste txori batek ere ez du eta
Emea zatartxoagoa da eta bere koloreak motelagoak.
Edozelan ere, bietan oso nabaria da izena ematen dien
Gorago aipatu dugun moduan, bizi izateko beharrezkoak dituen baldintzengatik
Hala eta guztiz ere, noizean behin gure herriko mendi altuenetako larre eta belardietan agertzen da.
Uda garaian Kalamua, Aitzketa edo Urkora igotzen zaretenean, begiratu badaezpada ea han dabilen eta, zorte pixka batekin, aurkituko duzue.